ELA ACUDE AL DEFENSOR DEL PUEBLO

ELA advierte de que las pruebas de alcohol y drogas que realiza la Policía Foral de Altsasu, Elizondo, Estella, Sangüesa y Tafalla incumplen la ley 

 

La Ley de Seguridad Vial exige que los agentes estén asignados a vigilancia de tráfico, lo que no ocurre con el personal de dichas comisarías 

 

Ante la inacción de la Consejería, ELA ha acudido al Defensor del Pueblo 

 

ELA-Policía Foral estamos preocupados por lo que consideramos un incumplimiento de la legislación vigente en los dos últimos años, al permitir la realización de las pruebas de alcohol/drogas, con que posteriormente se procederá contra el conductor, a policías que no están habilitados por ley para la realización de dichas pruebas. En concreto, nos estamos refiriendo al personal que presta servicio en las comisarías periféricas de Policía Foral (Alsasua/Altsasu, Elizondo, Estella/Lizarra, Sangüesa, y Tafalla), pertenecientes todos ellos a la División de Prevención y Atención Ciudadana. Las funciones que tienen asignadas, establecidas en el Decreto Foral 72/2016 que aprueba el reglamento de organización y funcionamiento de la Policía Foral de Navarra, no incluyen la vigilancia del tráfico, que es la condición que se exige para la realización de las pruebas de alcohol/drogas (Ley de Seguridad Vial, RDL 06/2015, art 14,2).  Las denuncias que puedan realizarse en base a las mismas, así como las imputaciones en su caso (delitos contra la Seguridad Vial), estarán viciadas desde el inicio, al realizarse por quien no está habilitado por ley para su realización. 

 

Los intentos de la sección sindical de ELA en Policía Foral, a base de recursos al protocolo establecido para la realización de las pruebas de alcohol/drogas, no han sido atendidos, ni por el Jefe de Policía Foral en un primer momento, ni tampoco por la propia Consejera, que a través de la Orden Foral 52E/2016 desestima las alegaciones presentadas en un recurso anterior. Sin embargo, en la argumentación de esa orden foral queda claro que el personal que pertenece a la División de Prevención y Atención Ciudadana (los policías de las comisarías territoriales pertenecen a esta División) no está habilitado por ley para la realización de las pruebas de alcohol/drogas. Pero ello no es obstáculo para que sigan realizando pruebas a día de hoy. 

 

A la vista de la inacción de Consejería, ELA se ha dirigido al Defensor del Pueblo, mediante una denuncia y propuesta de mejora de los servicios públicos.   

 

En Navarra, a 15 de noviembre de 2017. 

ELAk ohartarazten du Altsasu, Elizondo, Lizarra, Tafalla eta Zangozako Foruzaingoak egiten dituen alkohol eta droga-probak ez datozela bat indarreko legeekin 

 

Bide Segurtasuneko Legearen arabera, beharrezkoa da agente horiek trafikoa zaintzeko atazak esleituak izatea, eta baldintza hori ez da betetzen aipaturiko Foruzaingo-etxeetan 

 

Departamentuaren erabakirik eza ikusita, ELAk Arartekoarengana jo du 

 

 

ELA-Foruzaingoa Atal Sindikalean kezkaturik gaude, gure ustez azken bi urteotan indarreko legeria ez baita bete. Izan ere, alkohol/drogak antzemateko probak, geroko batean gidariaren aurka erabili ahal izanen direnak, horretarako gaikuntza ez duten agenteek egin ohi dituzte. Zehazkiago, aipatu nahi ditugun Foruzaingo-etxeak Altsasu, Elizondo, Lizarra, Tafalla eta Zangozakoak dira, haiek guztiak Prebentzio eta Herritarren Arretako Dibisiokoak. Esleiturik dituzten eginkizunak Nafarroako Foruzaingoaren Jardute Arautegia onetsi duen 72/2016 Foru Dekretuan daude ezarrita, eta horien artean ez dago trafikoaren zaintza; baina hori da, hain zuzen, ezinbestez eskatzen den baldintza alkohol/drogak antzemateko probak egin ahal izateko (Bide Segurtasuneko Legea, 06/2015 ELD, 14.2 art.). Proba horietan oinarritzen diren salaketak, eta balizko egozpen edo inputazioak (Bide Segurtasunaren aurkako delituak) akastunak izanen dira ab initio, halakorik egiteko gaitasunik ez duenak egin izanagatik. 

 

ELA-Foruzaingoa Atal Sindikalak, alkohol/drogak probak egiteko ezarrita dagoen protokoloa aldatzeko, egin dituen saiakerak, helegiteak jarriz, ez dituzte ontzat eman, ez hasiera batean Foruzaingoko buruak, ezta kontseilariak berak ere. Azken horrek, 52E/2016 Foru Aginduaren bidez gaitzetsi ditu lehenagoko helegite batez aurkezturiko alegazioak. Hala ere, foru-agindu horren argudioei erreparatuz gero, argi dago Prebentzio eta Herritarren Arretako Dibisioko pertsonalak (aipaturiko komisaldegietako pertsonala dibisio horren pean daude) ez duela legezko gaikuntzarik alkohol/drogak probak egiteko. Hala eta guztiz ere, eragozpen hori ez da aski izan, horrelako probak gaur egun ere egiten jarraitu dezaten. 

 

Departamentuak erabakirik hartu ez duenez, ELAk Arartekoarengana jo du, eta han salaketa eta baita zerbitzu publikoak hobetzeko proposamena ere aurkeztu ditu. 

 

 

 

Nafarroan, 2017ko azaroaren 15ean. 

Nota informativa

ArtículoDefensorPueblo.pdf
Documento Adobe Acrobat 695.4 KB

Escribir comentario

Comentarios: 0