· 

POLICÍA FORAL SE REPLIEGA

No es la única, la comisaría de Elizondo presenta la misma situación, eso sí, las instalaciones se inauguraron recientemente. ¿?

Fueron símbolos del despliegue territorial de Policía Foral.

Se lleva años denunciando esta situación pero nadie hace nada por las Comisarías.


ELA denuncia la situación de precariedad de la comisaría de Alsasua que se quedará con la mitad de la plantilla por culpa de una nefasta gestión

El concurso de traslados de policías que se hará efectivo a primeros de Octubre, previo a la oposición de acceso de 37 nuevos miembros, vuelve a dejar otra vez en evidencia la diferente gestión de los recursos humanos por parte de la dirección del cuerpo. Pongamos como ejemplo y con cifras encima de la mesa, el caso particular de la Comisaria de Alsasua. Según el desarrollo territorial recogido en el último plan director aprobado, este fue uno de los puntos geográficos elegidos para extender la organización por toda la comunidad foral. Pero todo se queda en una mera declaración de intenciones para vender humo a la ciudadanía navarra. Respecto a la dotación de personal, ninguna comisaría había llegado nunca a la situación actual de Alsasua. Siete mandos (de los cuales 5 son interinos) y 19 policías, dan servicio a una demarcación de 134 municipios y 31.000 habitantes. A los factores geográficos de ubicación de la comisaria (una patrulla que debe desplazarse a atender una incidencia en Leiza, dentro de su ámbito de actuación, tiene más de 50 minutos para llegar a destino), se suma la carencia de personal para cubrir turnos y garantizar que se atiendan los servicios con seguridad.

Propusimos en su día trasladar las dependencias a Irurzun, enclave desde el cual, entendemos, se logra mayor efectividad en cuanto al tiempo de atención de los incidentes. Denunciamos una y otra vez, la grave carencia de personal que desde primeros de año existe. El 60% de los turnos solo se cubren con una patrulla (en el último mes el porcentaje es superior al 75%), siendo en ocasiones imposible incluso tener una patrulla operativa. Más del 70% de los mandos son interinos, personal cuya plaza no les corresponde, lo que da una idea de la eventualidad en la estructura organizativa. Y todo esto repercute gravemente en la seguridad de las patrullas, tema de mayor preocupación para nosotros, puesto que constantemente se incumplen protocolos de seguridad internos que afectan a las condiciones laborales cotidianas. Las patrullas de Seguridad ciudadana de la Comisaria de Alsasua atienden casi a diario y en primera instancia,  incidentes en vías de gran capacidad como A-1, A-10 y A-15, principal entrada de tráfico pesado hacia Europa por Navarra. Deben actuar cumpliendo un protocolo de seguridad, que garantiza su seguridad. La escasez de efectivos, hace imposible el cumplimiento de esos parámetros mínimos de seguridad. Y eso se agrava por la falta de especialización de los policías, el material dotacional inadecuado y nula formación del personal encargado de atender las incidencias.

Con esta situación, las condiciones de trabajo cada día empeoran. Pero esto parece no ser suficiente para los gestores de la organización. En los movimientos internos del personal, derivados del concurso de traslados finalizado en la actualidad, 9 policías de esta comisaria (recordemos que actualmente son 19), irán a otros destinos como Estella, Tafalla, Tudela, .., dejando sus plazas vacantes hasta la incorporación de la nueva promoción de Policía Foral. Esta última no tomará posesión de sus plazas hasta la segunda mitad del 2018, entre proceso de selección y academia formativa. Los concursos de traslados se deben hacer legalmente una vez al año, algo que la administración lleva incumpliendo sistemáticamente durante años. Y ahora parece que tienen prisa, buscando excusas para hacer otra chapuza en lo que a la gestión  se refiere, con consecuencias muy negativas para la seguridad en el trabajo diario de las patrullas.

Cuando creemos que no se puede hacer peor, nos sorprenden nuevamente. Y con respuestas reiterativas, mofándose de la intromisión de los representantes sindicales en decisiones organizativas y operativas. El uno de julio se hicieron públicas las intenciones del Ayuntamiento de Alsasua de suscribir un convenio con Policía Foral para destinar personal del cuerpo autonómico a labores de ámbito municipal. Seguiremos, es nuestra obligación, denunciando estas situaciones que por desgracia son cada vez más frecuentes.  

En Pamplona-Iruña, a 6 de septiembre de 2017


ELAk salatzen duenez Altsasuko komisarian prekarietatea nagusitu da, kudeaketa ezin txarragoagatik plantilla erdira jaitsiko baita

Aurreko oposizioaren bidez 37 foruzain berri sartzearen ondoriozko lekualdatze-lehiaketa urriaren hasieran gauzatuko da; hori dela-eta, agerian dago, berriz ere, Zuzendaritzaren Giza Baliabideen kudeaketa okerra. Adibide bat jartzearren, Altsasuko komisariaren kasua ekarriko dugu, kopuruak eta zenbakiak barne.

Onetsi den azken gida-planean jasotako lurralde-garapenaren arabera, Altsasu hautatu zen, besteak beste, antolamendua foru-komunitate osora hedatzeko. Baina asmo-adierazpen hutsa besterik ez zen, itxurakeria hutsa nafarren aitzinean. Pertsonal-zuzkidurari dagokionez, ez da inon heldu Altsasuko oraingo egoeraraino, sekula ez.

Zazpi agintedunek (horietatik 5 behin-behinekoek) eta 19 foruzainek arreta eman behar diote 134 udal eta 31.000 biztanle dituen barruti bati. Batetik, komisariaren kokapena da arazo (Leitzako gorabehera bat artatzera joateko, eraginpeko barruti berean baitago, 50 minutu beharko dira haraino iristeko); eta bestetik, pertsonalaren eskasia txandak bete ahal izateko, eta zerbitzua segurtasunez egin ahal izateko.

Komisaria Irurtzunera aldatzea proposatu genuen behin, handik gure ustez azkarrago artatu daitezke gorabeherak. Behin eta berriz salatu izan dugu pertsonalean urte hasieratik dagoen eskasia larria. Txandetatik %60 patruila bakar batez betetzen dira (joan den hilabetean %75etik gora), eta batzuetan ezin da prest eduki ezta patruila bat ere. Agintedunen %70etik gora bitartekoak dira, eta plaza ez dagokie; horrek dakarkigu burura antolamendu-egituraren behin-behinekotasuna zenbatekoa den. Eta horren ondorioz kolokan dago patruilen segurtasuna, guretzat garrantzi handieneko gaia, zeren eguneroko lan-baldintzetan eragina duten barne-segurtasunaren protokoloak bete gabe uzten dira sarritan.

Altsasuko komisariako herritarren segurtasunerako patruilek ardurapean dituzte, gainera, trafiko handiko errepideak: A-1, A-10 eta A-15, Nafarroatik sartzen den Europako trafiko astuneko sarbide nagusia. Segurtasun-protokolo bat betez jardun behar dute. Baina, agente-kopuru txikia dela-eta, ezin dira segurtasunaren gutxieneko parametro horiek bete. Eta egoera are gehiago larriagotzeko, foruzainak ez daude behar bezala espezializaturik, hornidura-materiala ez da egokia, eta gorabeherak artatzeko pertsonalak ez du prestakuntzarik.

Hori horrela, lan-baldintzak okertuz doaz egunetik egunera. Hala ere antolamendu-kudeatzaileek ez dute ikusten kezkatzeko arrazoirik. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz burutu berri diren pertsonalaren barne-mugimenduen ondoren komisaria horretako 9 foruzain (gogoratu behar da orain 19 direla guztira) beste postu batzuetara joanen dira (Lizarra, Tafalla, Tutera...), eta orain arteko plazak hutsik utziko dituzte harik eta Foruzaingoaren hurrengo promozioa laneratzen den arte. Baina hori ez da gertatuko 2018. urteko bigarren seihilabetekora arte, hautaketa-prozesua eta prestakuntza-akademia kontuan izanda.

Lekualdatze-lehiaketak urtean behin egin behar dira legea bete nahi baldin bada, baina Administrazioak ez du hori bete urte luzetan. Eta orain presaka ari dira, beste lardaskeria bat egiteko aitzakia bila, kudeaketari dagokionez; nahiz eta horrek ondorio oso kaltegarriak eragin patruilen eguneroko lanaren segurtasunean.

Okerragorik egitea ezinezkoa dela pentsatzen dugunean, berriz ere harritzen gaituzte. Ordezkari sindikalok antolamendu- eta eragiketa-erabakietan muturra sartzen dugula aurpegiratzen digute isekaz.

Uztailaren 1ean jakitera eman zuten Altsasuko Udalak Foruzaingoarekin itun bat sinatzeko helburua duela foruzainak herri mailako arloetan lan egiteko.

Guk, dena dela, geure eginbeharrari eutsiko diogu, eta zoritxarrez hain sarritan gertatzen diren egoera horiek salatzen jarraituko dugu.


Iruñean, 2017ko irailaren 6an

Escribir comentario

Comentarios: 0